Etapa 2

Lekeitio

Scroll down

Zer ikusi > Bizkaia > Lekeitio

Lekeitio marinel-herrian paseatzea gomendatzen dizugu.

Alde zaharra ondare artistiko aberats batez zipriztinduta dago, eta Andre Mariaren Jasokundearen basilikaederra nabarmentzen da bertan, Euskadiko erlijio-monumenturik nabarmenetako bat;barruan, berriz, aldare nagusiko erretaula gotikoa du, penintsulako hirugarren handiena.

ekeitioko txoko berezienetako bat Garraitz uhartea da, San Nikolas uhartea izenez ere ezaguna, izen horrekin eraikitako baselizagatik (desagertuta dago baseliza gaur egun). Itsasertzetik metro gutxi batzuetako distantziara dago, eta itsasbehera dagoenean baino ezin da horra iritsi oinez; itsas zabalaren gaineko ikuspegi ezin ederragoez goza dezakegu orduan. Uhartea Isuntza hondartza lasaiaren aurrean dago, portutik eta alde zaharretik oso gertu, familiarekin gozatzeko aproposa.