Dastatu denboran bidaiaraziko zaituen sukaldaritza tradizionala.
Hemen ulertuko duzu jatea elikatzea baino zerbait gehiago dela. Etapa honetan, bizitzeko, harremanak izateko eta mundua ulertzeko modu bat da gastronomia.
Inolaz ere galdu nahi ez ditugun erritualak eta ohiturak dira, ia liturgia bat, txokoko sukaldeetan eta tenplu gastronomiko handietan gustu berarekin emana.
Hemen sagardoa ez da hartzitutako sagar zukua hutsa. Astigarragako edo Hernaniko sagardotegi batean mahaia eta kantak partekatzea da, kupelaren txotx egiteko ilaran jartzea eta bakailao-tortilla hoztu aurretik zure lekura itzultzea.
Hemen txuleta gatz lodiz eta harri baten gainean zerbitzatzen da, Chillida Lekuko eta Arditurriko (Oiartzun) meategietako obrak bezain ekintza sendoa, milaka urtetako historiaren lekuko gisa.
Hemen txakolina eta pintxoak, tabernaz taberna, La Marina-Portu Hondarribiko arrantzale-auzoko etxetxo koloretsuekin uztartzen dira. Eta Orioko bisigua parrillan eta angulak handientsuak dira, Aitzondoko ur-jauzia bezalaxe.
Eta horren guztiaren ondoren, nori ez dio on egiten Kontxako badian Haizearen Orraziraino ibiltzeak?
Ezagutu Euskadi Basque Country Grand Tour-en barnean gusturik handiena duen etapa. Zarauztik Donostiara, gastronomia bikainean eta euskal kostalde ikusgarrian barreneko ibilaldia, itsasoari begira, non urrats bakoitzak benetako zaporea baitu.
Deskargatu ibilbide hau zure gailutik jarraitzeko:
Zure erara jarduerez gozatzea gustatzen bazaizu edo modu gidatuan egitea nahiago baduzu, arakatu egin ditzakezun gauza guztiak euskal kostaldeko mirariak ezagutu bitartean.
Zarautz-Donostia etapan jateko gomendioen zerrenda honek zonako platerik tipikoenez gozatzen lagunduko dizu.
Ibilbidearen etapa honetan, gastronomia aberatseko produktu nabarmenak topatuko ditugu, hala nola idi-txuleta, gilda ospetsua, txingarretan erretako arrainak, sagardoa eta pintxoak, besteak beste. Jaki bikain horiek ederki islatzen dituzte eskualde baten tradizioa eta zaporea, zeina sukaldaritza bikainagatik baita ezaguna.
Euskadi-Basque Countryren bihotzera ihesaldi ahaztezin bat prestatzen al zabiltza? Ideiak behar al dituzu zure ibilbide-bidaian zer egin eta zer bisitatu erabakitzeko? Kantauri itsasoko olatuak, mendi-tontorrak, historia aberatsa eta kultura aparta… Euskadi-Basque Countryk esperientzia berezia eskaintzen dizu. Hemen dituzu “Euskadi – Basque Country Grand Tour” biran egin beharreko 50 geldialdiak. UNESCO, Artea eta Kultura, Natura, Euskal Kostaldea, Hiriak eta Herriak.