Gailurrak eta haranak. Marinelen atzera-aurrerak eta baserri bakartiak. Antzinako baleontziak eta sagu bat Getarian. Balenciagaren sormena Euskal Kostaldeko Geoparkearen forma apetatsuekin lehian. Itsasoaren eta mendiaren artean. Faroak eta basilikak. Natura eta kultura. Berdea eta urdina.
Kontrasteen ibilbide batean zaude, eskutik helduta eramaten zaituena lurralde berezi eta askotariko batean barrena.
Juan Sebastian Elkano, Loiolako San Ignazio eta halako pertsona unibertsalen lurraldea. Debako historiaurreko leizeen eta arrantza-hiribilduen lurraldea 60 milioi urtez haize-kolpez zizelkatutako paisaiaren lurraldea. Su motelean prestatutako lekaleak bazkaltzeko eta txingarrak ukitu besterik behar ez duen arrain freskoa afaltzeko egunen lurraldea.
Argi dago egun bakar batean izan dezakegula koloreen, istorioen, soinuen eta zaporeen paleta osoa.
Zeharkatu Grand Tour-eko bigarren etapa Lekeitiotik Zarautzeraino, kontraste eta zapore paregabez betetako paisaiak deskubrituz zure bidaian.
Deskargatu ibilbide hau zure gailutik jarraitzeko:
Zure erara jarduerez gozatzea gustatzen bazaizu edo modu gidatuan egitea nahiago baduzu, arakatu egin ditzakezun gauza guztiak euskal kostaldeko mirariak ezagutu bitartean.
Hona hemen ibilbidearen etapa honetan gomendatutako jatetxe batzuk:
Probatu bertako produktuak, hala nola berdela, antxoa, Getariako ilarrak edo bakailaoa, eta deskubritu zapore apartekoak. Etapa honetan, zain izango dituzu euskal portu ospetsuetako zaporeak, hala nola Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Zumaia eta Getariakoak.
Euskadi-Basque Countryren bihotzera ihesaldi ahaztezin bat prestatzen al zabiltza? Ideiak behar al dituzu zure ibilbide-bidaian zer egin eta zer bisitatu erabakitzeko? Kantauri itsasoko olatuak, mendi-tontorrak, historia aberatsa eta kultura aparta… Euskadi-Basque Countryk esperientzia berezia eskaintzen dizu. Hemen dituzu “Euskadi – Basque Country Grand Tour” biran egin beharreko 50 geldialdiak. UNESCO, Artea eta Kultura, Natura, Euskal Kostaldea, Hiriak eta Herriak.