Imajinatu borroka poetiko bat. Larrua harriaren kontra jolastean datzan kirola. Bere melodia zurezko bi makilarekin konposatzen duen musika, instrumentu bakar gisa. Mundu osoan bakarra den ardo bati zaporea emateko lurrean zabaltzen diren ehun urterik gorako sustraiak.
Bertsolariak. Pilotalekua. Txalaparta. Arabako Errioxa.
Eta ekiloreen arteko trikuharriak, kondairazko sorginak, erromanikoaz geroztik bizirik dirauten pintura enigmatikoak eta Frank O. Gehryren ezinezko arkitektura, Eltziegoko Ardoaren Hiria titanioz janzten duena.
Jakina, tarte horretan ez dira topikoak sartzen. Tradizioz eta eszenatoki bereziz betetako bainu bat da, mahastien itsasoan.
Euskadi Basque Country Grand Tour-en bosgarren etapa zeharkatu, Gasteiz berdetik Erdi Aroko Guardiaraino. Bidaiatu iraganera eta esploratu ardoaren ibilbideko bodegak eta mahastiak.
Deskargatu ibilbide hau zure gailutik jarraitzeko:
Jatetxe hauekin, Gasteiz eta Biasteri arteko kultura eno-gastronomikoaren alderdi garrantzitsuenetako bat ezagutu ahal izango duzu.
Zure ibilbideko tarte honetan, zalantzarik gabe, ardoa erabateko pasioa den lekuan egongo zara. Gainera, Gasteizko gozoki tipiko batzuez gozatzeko aukera izango duzu, hala nola goxua edo polboroi tradizionalak.
Euskadi-Basque Countryren bihotzera ihesaldi ahaztezin bat prestatzen al zabiltza? Ideiak behar al dituzu zure ibilbide-bidaian zer egin eta zer bisitatu erabakitzeko? Kantauri itsasoko olatuak, mendi-tontorrak, historia aberatsa eta kultura aparta… Euskadi-Basque Countryk esperientzia berezia eskaintzen dizu. Hemen dituzu “Euskadi – Basque Country Grand Tour” biran egin beharreko 50 geldialdiak. UNESCO, Artea eta Kultura, Natura, Euskal Kostaldea, Hiriak eta Herriak.