Kondairaren arabera , Gorbeiako basoetan tamaina eta indar handiko izaki bat bizi zen. Bera zen Basajaun zen izaki hori, artaldeen babeslea; izan ere, ardiek euren zintzarriak kementsu joz iragartzen zuten basajaunaren presentzia.
Eta Anboto mendilerroan Mari bizi zen,naturaren eta natura osatzen duten elementu guztien erregina. Bere atean eguzki-lore bat erakusten zuten etxe guztiak zaintzen zituen Marik.
Jakina, Euskadin kondaira gehiago daude. Bestelakoak. Bestelakoak. Markina-Xemeingo pilotaleku baten («Euskal pilotaren unibertsitate» izenez ezagunaren) pareten artean eraiki ziren kondaira horiek. Bertan agertu ziren zesta-puntako (jai alai) pertsona ospetsu handiak, hain gurea den kirol hau nazioarteko diziplina bihurtu zutenak.
Imajinatzen al duzu horren istorio bitxiez betetako ibilbide bat?
Urkiolako artzainena, Lekeitioko arrantzaleena, Elorrioko jauregi errenazentistena edo Gasteizko Santa Maria katedralarena.
Grand Tour-en azken etapa honek Euskadiko birika berdea kondairazko bideetan zehar ibiltzeko gogoa pizten digu.
Euskadi Basque Country Grand Tour-en zortzigarren etapa zeharkatu, non zapore paregabeak eta historia nahasten diren urrats bakoitzean.
Deskargatu ibilbide hau zure gailutik jarraitzeko:
Zure bidaiaren etapa honetan, baserriko sukaldaritza eta mendiko tokiko produktuak dastatuko dituzu, perretxikoak eta gazta esaterako.
Ibilbideko tarte honetan, gastronomiazaleok paradisu bat aurkituko duzue, modu tradizionalean egiten diren kalitatezko produktuekin. Tolosaldetik, Goierritik eta Debagoienetik igarotzen den tarte honetan, Euskadiko produktu berezienetako batzuk aurkituko dituzu.
Euskadi-Basque Countryren bihotzera ihesaldi ahaztezin bat prestatzen al zabiltza? Ideiak behar al dituzu zure ibilbide-bidaian zer egin eta zer bisitatu erabakitzeko? Kantauri itsasoko olatuak, mendi-tontorrak, historia aberatsa eta kultura aparta… Euskadi-Basque Countryk esperientzia berezia eskaintzen dizu. Hemen dituzu “Euskadi – Basque Country Grand Tour” biran egin beharreko 50 geldialdiak. UNESCO, Artea eta Kultura, Natura, Euskal Kostaldea, Hiriak eta Herriak.