Prestatu zure bidaia > Zer jan > Txakolina
Txakolina ardoa baino gehiago da; euskal kulturaren sinbolo bihurtu da, bertako paisaia berdeen eta kostaldearen isla.
Ardo zuri horrek apar pixka bat izan ohi du, eta bixi-bixia izan ohi da azidotasunari dagokionez. Ezin hobea bertako gastronomiari laguntzeko, itsaskiei eta pintxoei bereziki.