Antolatu zure bidaia > Zer jan > Pintxoak
Errazio txikiekin bapo jateko. Txikiteoa da pintxoen jatorria. Ezin ibili tripa hutsik tabernaz taberna, lagunartean basoerdiak edaten.
Pintxoak goi-mailako sukaldaritza dira miniaturan; nortasun bereizgarria eta aurkezpen landuagoa izaten dituzte. Janari-errazio txikiak dira eta edari batekin zerbitzatzen dira, bertako ardo batekin edo garagardo kanabera batekin, esaterako.
Pintxoak tabernetan zerbitzatutako mokadu soil gisa hasi ziren, normalean ogi-xerra baten gainean jarrita. Denborarekin, eboluzionatu eta sukaldaritzako artelan txiki bihurtu dira, euskal sukaldarien sormena eta bikaintasuna islatuz. Bilbora zoazenean, ez ahaztu pintxo-guneetan paseatzea: Zazpikaleak, Ledesma, Diputazioa edo García Rivero.
Gaur egun, pintxoak gure herri-kulturaren parte bihurtu dira.
Ibilbide honetan, harriturik geratuko zara zenbat establezimenduk betetzen dituzten barra gainak pintxo bikain ugarirekin. Pintxo bakoitza desberdina da. Pintxo batzuk goi-mailako sukaldaritzakoak dira, zapore landuak eta sofistikatuak izaten dituzte; baina badira pintxo sinpleak, gilda ospetsua kasu —pipermina, antxoa eta oliba uztartzen dituen banderilla mina—, jatorriz Donostiakoa eta Rita Hayworthen omenez sortua.
Hainbestekoa da pintxoak euskal kultura gastronomikoan duen garrantzia, ezen nabarmentzekoa baita Hondarribian egiten den Euskal Herriko Pintxo Txapelketa.