Pantxineta

Scroll down

Ezagutu Donostiako postre tradizional bikain hau.

Hostorezko pastel sinple bat da, pastel-kremarekin betea eta almendraz estalia.

Postre sinple samarra izan arren, ederki asmatu du gozozaleak goxatzen.

Pantxineta euskal postre tradizional bat da, Frantziako eragina duena eta 1915ean sortua, Casa Otaeguin.

Modu delikatuan uztartzen ditu hostorea, krema eta almendrak, eta garai batean Donostian ibiltzen zen aristokraziaren dotorezia eta gustua islatzen ditu.

Errezeta Donostia aldera egokitu bada ere, eusten dio Frantziako esentziari. Casa Otaeguik martxan jarraitzen du gaur egun ere, eta oraindik ere eskaintzen du postre ikoniko hau. Gozotegian bertan kontsumitzea gomendatzen da, freskotasuna eta zaporea balioesteko.

Pantxineta euskal sukaldaritzaren eta kulturaren historiaren zati nabarmen bat da.