Antolatu zure bidaia > Zer jan > Berdela
Berdelak historia errotua du Mutriku aldean, Euskal Kostaldeko Geoparkeko kostaldeko udalerrietako batean. Tradizioz, herri hori arrantza-gune garrantzitsua izan da, berdela izan baita harrapatutako eta kontsumitutako arrain nagusietako bat.
Urteen joanarekin, berdel-arrantza jarduera ekonomikoa ez ezik Mutrikuko kulturaren eta gastronomiaren parte ere bihurtu da, eta bikain islatzen du komunitatearen eta itsas ingurunearen arteko lotura.
Mutriku bisitatzean, gozatu errezeta tradizionalaz: berdel errea. Apirilean baldin bazabiltza Mutrikun, erreserbatu hileko lehen larunbata Berdel Egunera joateko. Egun horretan elkartzen dira Mutrikuko arrantzaleak 20.000 pintxo baino gehiago banatzeko. Aukera bikaina berdela modu berrietan dastatzeko.